2016/11/29

Euskararen eguna


Bihar, abenduak 3, Xabier egunez, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da Euskal Herrian eta munduko hainbat eta hainbat txoko eta euskal hiztun komunitatetan.
          Ruper Ordorikaren “Zaindu maite duzun hori” kantuaren hitzek eman digute gaurkoan hizpidea, izan ere euskaraz bizi nahi dugunok egoera nekezak bizitzen ditugu askotan.
Hainbat eta hainbat ekintza antolatzen dira euskararen inguruan baina emaitzak,  zoritxarrez, ez datoz bat egindako ahaleginekin. Guk, dena den, ez dugu etsi nahi.
Gaurko irakurgai honetan erabilera bultzatzeko lagungarri izan daitezkeen gomendio xume batzuk proposatu nahi dizkizuegu, munduko hiritar izateaz gain, hiritar euskaldun ere izan gaitezen.
  1.  Edozein tokitan, telefonoz, denda nahiz tabernetan... lehen agurra euskaraz egin
  2. Astean behin euskal egunkari nahiz artikuluren bat irakurri
  3. Kotxean, etxean nahiz lantokian euskarazko irratiak sintonizatu
  4. Mugikorra, tableta, ordenagailua… euskaldundu
  5. Sare sozialetan euskaraz komunikatu
  6. Urtean behin gutxienez, euskaraz egiten den jaialdi edo ospakizunen batera joan
  7. Tarteka euskaraz idatzitako eleberriren bat irakurri
  8. Orain artean ohituraz gazteleraz egin izan diozun bikote, senitarteko nahiz lagun euskaldun horri euskaraz egiten hasi
  9. Euskara ikasten ari den jendeari ahalegina eskertu eta beraiekin euskaraz egiteko pazientzia hartu
  10. Euskal kantutegia aberastu. Gogoko dituzun euskal kantak entzun, hitzak ikasi eta abestu
 Eta gogoan izan euskarak aurrera egingo badu maite dugunon babesa eta erabilerari esker izango dela, horregatik gure aurtengo leloa: