2016/12/15

Xivaren Malkoak liburua

Ebaluaketa honetan, Cesar Mallorquí-ren Xivaren Malkoak liburua irakurri dugu. Liburu honetan, Javiren abenturak biziko ditugu bere lehengusinaren etxean. Bertan, mamu bat ikusten du eta hortik aurrera abiatzen da istorioa.

Liburua oro har gustatu zaigu nahiz eta momentu batzuetan pisutsua egin zaigun. Gehien gustatu zaiguna bukaera izan da, misterioa argitzen delako; gutxien berriz, korapiloa, oso luzea egin zaigulako. Hasieran istorioaren muina zertan zatzan ikustea kosta egin zitzaigun bain behin ulertutakoan ez dugu zailtasunik izan. Liburu hau egokia da 14-15 urte bitarteko gazteentzat. Abenturazko eleberriak gustuko dituztenentzat ere oso gomendagarria!

Adrian Blanco, Yaiza Gonzalez eta Uxue Mariñelarena (DBH 3B)

2016/11/29

Euskararen eguna


Bihar, abenduak 3, Xabier egunez, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da Euskal Herrian eta munduko hainbat eta hainbat txoko eta euskal hiztun komunitatetan.
          Ruper Ordorikaren “Zaindu maite duzun hori” kantuaren hitzek eman digute gaurkoan hizpidea, izan ere euskaraz bizi nahi dugunok egoera nekezak bizitzen ditugu askotan.
Hainbat eta hainbat ekintza antolatzen dira euskararen inguruan baina emaitzak,  zoritxarrez, ez datoz bat egindako ahaleginekin. Guk, dena den, ez dugu etsi nahi.
Gaurko irakurgai honetan erabilera bultzatzeko lagungarri izan daitezkeen gomendio xume batzuk proposatu nahi dizkizuegu, munduko hiritar izateaz gain, hiritar euskaldun ere izan gaitezen.
  1.  Edozein tokitan, telefonoz, denda nahiz tabernetan... lehen agurra euskaraz egin
  2. Astean behin euskal egunkari nahiz artikuluren bat irakurri
  3. Kotxean, etxean nahiz lantokian euskarazko irratiak sintonizatu
  4. Mugikorra, tableta, ordenagailua… euskaldundu
  5. Sare sozialetan euskaraz komunikatu
  6. Urtean behin gutxienez, euskaraz egiten den jaialdi edo ospakizunen batera joan
  7. Tarteka euskaraz idatzitako eleberriren bat irakurri
  8. Orain artean ohituraz gazteleraz egin izan diozun bikote, senitarteko nahiz lagun euskaldun horri euskaraz egiten hasi
  9. Euskara ikasten ari den jendeari ahalegina eskertu eta beraiekin euskaraz egiteko pazientzia hartu
  10. Euskal kantutegia aberastu. Gogoko dituzun euskal kantak entzun, hitzak ikasi eta abestu
 Eta gogoan izan euskarak aurrera egingo badu maite dugunon babesa eta erabilerari esker izango dela, horregatik gure aurtengo leloa:

2016/05/29

JAN ETA IZAN liburuxkaren aurkezpen ekitaldia




Gure DBH1, OLH1 eta Inpresioko ikasleek JAN ETA IZAN liburuxka aurkeztu dute. Proiektu honetan hainbat arlo elkartu dira eta hemen duzue azken emaitza. Bere eduki aberasgarriarengatik Urnietako Udalaren babes ekonomikoa jaso du eta baita Hilario Arbelaitz eta Pedro Subijana sukaldari handien oneritzia ere. Laster Urnietako dendetan eta Hernaniko azokan izango da eskuragarri.

ZORIONAK proiektu hau burutu duzuen guztiei!


2016/03/06

XXII. On Manuel Antia Literatur Leihaketa

On Manuel Antia Literatur Leihaketan parte hartzeko gogoa baldin baduzu gogoan izan martxoaren 18a baino lehenago utzi behar duzula zure lana Lekaio kultur etxean.

Hainbat kategoria daude baina zuei dagokizuena honakoa da:


  • 12-16 urte: 3-8 orrialde bitarteko idazlana idatzi beharrekoa.
  • Sariak:
    • 1go saria: 600€-ko balea
    • 2.saria: 360€-ko balea
    • 3.saria: 200€-ko balea
Irabazleen izenak apirilaren 25ean ezagutaraziko dira.

Informazio gehiago: www.urnieta.eus

ANIMA ZAITEZTE ETA JAR EZAZUE ZUEN SORMENA DANTZAN!

2016/02/11

Elkar ipuin eta ilustrazio lehiaketa

Elkar argitaletxean, haurren eta gazteeen artean irakurzaletasuna bultzatu nahiean urteroko legez, ipuin eta ilustrazio lehiaketa antolatu du.
Hainbat modalitate daude lehiaketa honetan parte hartu ahal izateko:
1. Ipuina ilustrazio bilakatu
2. Ilustrazioa ipuin bilakatu
Klasean lantzeko asmoa dugu baina informazio gehiago nahi izanez gero, nahikoa duzu www.elkar.com orrialdean sartzea.
Jar ezazu zure imaginazioa lanean eta
ANIMA ZAITEZ PARTE HARTZERA!!!!!