2013/12/16

Bertsolari Txapelketa Nagusia

AMETS ARZALLUSek irabazi du BECen jokatu den Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala. 13.500 bertsozalek bete dute aretoa, eta gozamen ederra hartu dute, saio bikaina eskaini baitute zortzi finalistek. Bigarren postua Maialen Lujanbiorentzat izan da eta haren ondotik Igor Elortza, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Unai Iturriaga, Beñat Gaztelumendi eta Sustrai Colina sailkatu dira.
Nahiz eta txapela Ametsek jantzi, gure aldetik ezin ALAIA MARTIN aipatu gabe utzi, izan ere, oso gutxigatik geratu baita finaletik at. Ea hemendik lau urtera ospatuko den finalean oholtza gainean ikusten dugun!

2013/10/17

EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU!!












Joan den urriaren 1etik 4ra bitartean gure 2. DBHko ikasleak barnetegian izan ziren egun batzuetan euskaraz bizi, sentitu, jolas egin eta ederki pasatzeko asmotan.
Eta egun zoragarri bezain ahaztezinak bizi izan zituzten, Barrian 2Ako ikasleek eta Seguran 2Bko ikasleek. Ikastetxetik eskerrak eman nahi dizkiegu hau bizitzea posible egin zuten begiraleei.


Eskerrik asko
Rafa, Ines, Txema, Agustin, Josetxo eta Amaia


2A Barrian







BARRIAko ARGAZKI GEHIAGO IKUSTEKO HEMEN

2B Seguran






SEGURAko ARGAZKI GEHIAGO IKUSTEKO HEMEN


2013/10/08

HITZ POZOITUAK / IRAKURKETA DBH4

Egilea: Maite Carranza

ISBN: 978-84-8378-151-7

Orrialde kopurua: 271

Liburuaren tamaina erreala: 20,5 x 13


GAIA: Carranzaren eleberria umeei eragindako sexu-gehiegikeriei eta horien ondorio ikaragarriei eta sarritan horiek ikusi ez izanari buruzko kontakizun "izugarria" da, eta 16 urtetik gorako gazteei dago zuzenduta.
Hizkuntza argiaren eta zuzenaren bidez, eleberriak neska nerabe baten bahiketa kontatzen du, lau urte irauten dituen bahiketa, hain zuzen ere. Guztiek hilda dagoela uste duten bitartean, zulo batean bizi da, sexu-gehiegikeriak eta bestelako tratu txarrak jasanez. Polizia bat eta biktimaren ama eta lagunik onenak izango dira kontakizuna osatuko duten gainerako ahotsak. Kontakizunaren bitartez, egileak, horrelako abagune gogorretan pertsona batek bizirik irauteko dituen mekanismoak zeintzuk diren aurkitu nahi du.
Eleberri honen bitartez, Maite Carranzak gizartearen hipokresia ere salatu nahi du, izan ere, bere iritziz, gaiari buruz hitz egitea eta ikastetxeetan prebentzio kanpainak burutzea saihesten baitu.
Maite Carranza idazlea, gidoilaria eta irakasle bartzelonarra Antropologian lizentziatu zen, eta hizkuntza eta literatura irakasle aritu zen, haur eta gazte literaturan bere lehen pausoak ematen zituen bitartean. Bere lehenengo lanak Serra d'Or 1986 Kritikaren Saria lortu zuen, eta hurrengo urteetan Folch i Torres 1987 eta Joaquim Ruyra 1989 sariak irabazi zituen.
Literaturaren munduan burutu duen produkzioa etengabea izan da, eta bere liburuak berriro argitaratu, itzuli eta sarituak izan dira. 41 obra argitaratu ditu, gehienak gazteei eta umeei zuzenduak. Argitaratu dituen lanen artean arrakasta handia lortu duten lanak daude, hala nola "Mauro Ojos brillantes" edo "Nahi duzu izan nire ahizparen mutila? / ¿Quieres ser el novio de mi hermana?".
Hala ere, arrakasta handiena lortu duen lana "La Guerra de las Brujas" (2005-2007) trilogia da, 22 hizkuntzatara itzulia izan baita. Bere azken eleberria, "Magia de una noche de verano" (2009) izenburukoa, Protagonista Jove 2010 saria lortzeko hautagaien artean dago.

2013/07/20

AGUR 2012-2013 IKASTURTEARI!!




Badira aste batzuk ikasturtea amaitu genuela; orain merezitako atsedena hartzeko garaia heldu zaigu denoi.






Ez ahaztu oporretan amets egiteko eta mundu berriak ezagutzeko modurik eskuragarri eta merkeena
liburuak irakurtzea dela.





 HIZKUNTZETAKO IRAKASLEOK OPORRALDI EZIN HOBEA OPA DIZUEGU GUZTIOI!!



ALDIZKARI DIGITALA tailerra

4. DBHko ikasleek ikasturte amaieran antolatu dituzten tailerretako bat ALDIZKARI DIGITALA izan da.
Tailer hau antolatu duten ikasle eta irakasleak honakoak izan dira:
        • AITOR OTXOTORENA (DBH 4A)
        • ANDER ERROIZENEA (DBH 4A)
        • JULEN ARRUTI (DBH 4A)
        • MIREIA RIVAS (DBH 4A)
        • AITZIBER ERZIBENGOA (irakaslea)
        • EBA ETXARRI (irakaslea)

Publish at Calameo or read more publications.

ESKERRIK ASKO ANTOLATZAILEEI
ETA
LAN HAUEN EGILEEI!!!

2013/05/27

EUSKAL KANTAK - DBH4

4. DBHko ikasleek 2012-2013 ikasturtean zenbait euskal kanta moldatu dituzte. Hona hemen adibide modura aukeratu ditugunak.
ZORIONAK!!!

2013/03/28

KORRIKA 18

Eskerrik asko Korrika 18ren ekintzak antolatzen lagundu nahiz parte hartu duzuen guztioi.

Korrika nagusian lekukoa hartu genuen unea


Korrika Urnietan zehar:

Korrika klip: LHPPko ikasleek egindako bideoklipa:

2013/03/02

IRAKURKETA: DBH 3: ¿Y AHORA QUÉ?

Ana está encerrada en un centro de atención psiquiátrica y psicológica y se encuentra pendiente de juicio. Pero ¿ qué ha ocurrido?????
Por suerte Ana saca fuerzas y sigue para adelante.
 
Autora: María del Mar Moreno
 
Páginas: 144

IRAKURKETA DBH 1: TRIANOKO GAU GORRIAK

Laburpena: Egun batean Joseba, Ane eta Patxo txango batera joan ziren. Hurrengo egunean, zaldietan ibili eta gero, Blacky ez zegoela konturatu zen Ane. Udaltzainei deitu zieten, baina ez zirenez fidatez ikertzera joan ziren.
Orduan etxe abandonatu bat aurkitu zuten. Gaueko hamabietan etxe horretara bueltatu eta txakurren borrokak egiten zirela deskubritu zuten. Han Blacky aurkitu zuten baina salbatuko zutenean harrapatu egin zituzten.
Bapatean udaltzainak heldu eta hiru lagunak salbatu zituzten baina Maria, beraien laguna, ez zegoen, norbaitek berarekin eraman zuen. Baina Blackyk salbatu zuen eta azkenik lapur guztiak harrapatu zituzten.
Izenburua: Trianoko gau gorriak 
Idazlea: Iñaki Friera
Marrazkilaria: Andoni Odriozola
Argitaletxea: Ibaizabal
Bilduma: Gaztetxo
Urtea: 2005
Orrialde Kopurua: 152

2013/02/03

Badatoz inauteriak...

Otsailaren 7an Ostegun Gizen dugu, bai, inauterien hasiera! Sei egun luzez mozorro desberdin asko ikusteko aukera izango dugu. Zuk mozorrotu behar al duzu? Hala baldin bada gustatuko litzaiguke zure mozorroaren berri jakitea; hor behealdean daukazun ataltxoan idatz dezakezu.
 
Baina zer dira inauteriak? Noiztik ospatzen dira? eta galdera gehiagoren erantzunak jakin nahi izanez gero nahikoa duzu HEMEN klik egitea.
 


Jakin badakigu herri askotan osptatzen direla jai hauek, baina gure inguruan Tolosakoak dira ospetsuenak. Egitarauaren inguruko informazioa, irudiaren gainean klik eginez ikusteko aukera izango duzu. 
 
ONDO PASA!

2013/01/15

IRAKURKETA DBH 2: NIRE AITA EZIN IZAN NUEN SALBATU


Laburpena: Liburu honetan bi kontakizun eskaintzen zaizkigu:
Nire aita ezin izan nuen salbatu. Garai batean, Euskal Herrian ere baziren bidelapurrak, mendiko ezkutalekuetan edo baso hertsietan babesten ziren bandoleroak. Jendea urrezko edo zilarrezko txanponez hornituta baldin bazihoan, trebeak ziren horien poltsikoak hustutzen eta bidaiariak zaurituta edo bide bazterrean hilda uzten. Lehenengo narrazioa, historia hunkigarri bat kontatzera datorkigu, une batzuetan krudela eta mingotsa suertatzen bada ere. Baina lapurren bizimodua eta bukaera ere ez ziren inbiria emateko modukoak izaten...
Monika, mutil guztiok inoiz desiratu eta isilka maitatu dugun neska hori da, gero ametsen munduan galduta geratu zaiguna.


Egilea: Iñaki Zubeldia Otegi
Argitaletxea: Ibaizabal
Argitalpen data: 1997
Orri kopurua: 88 orrialde