2011/12/21

BAI EUSKARARI!

Kaixo lagunok! Zer moduz zabiltzate? Barkatu, ahaztu egin zait aurkeztea: Euskara naiz. Zuen proposamenak jasotzea gustatuko litzaidake.Baina, zeren ingurukoak?

Niri gustatuko litzaidake zuen ikastetxean nire hitzak gehiagotan entzutea, beraz, proposamenen bat izango bazenute, ondoren agertzen den ERANTZUN atalean sakatu eta bertan idatz dezakezue.

MILA ESKER ZUEN LAGUNTZARENGATIK!

SANTO TOMAS PERIYA, TXOIXUA TA OGIYA

santo-tomas.jpg

San Tomas jaia Euskal Herriko hiri eta herri askotan abenduaren 21ean —San Tomas egunez— egiten den baserritarren feria eta jaia da. Donostian ospatzen da bereziki, baina Bilbon, Lekeition, Zaldibar, Azpeitia eta beste herri batzuetan ere bai. Historian baserri-feria eguna bazen ere, egun euskal baserriaren kultura jai bat bihurtu da, non baserriko produktuak erakutsi eta salgai jartzen diren kalean bertan jarritako salmenta-postuetan.



Baserri-produktuen lehiaketak ere izaten dira. Ohikoa da, San Tomas jaian, txistorra eta taloa dastatzea, sagardoarekin batera. Halaber, asko dira, hiritarrak barne, baserritar-arroparekin jantzita (haurrak eta gazteak bereziki) jaia ospatzen dutenak.
txerria.jpgtaloa-eta-txistorra.jpg


Historia
Feriak XIX. mendean du jatorria. Baserritar asko maizter bizi ziren euren baserrietan eta aldiro errenta ordaindu behar zioten nagusi edo jauntxoari. Errenta ordaintzeko eguna San Martin (azaroaren 11) izaten zen, baina azkenean San Tomas eguneraino luzatzen zen epea. Egun horretan baserritarrak hirira jaisten ziren errenta ordaintzeko eta bide batez, bere produktuak (barazkiak, kapoiak, oilaskoak, ...) saldu eta beste batzuk erosten zituzten. Nagusiak, normalean, ez zituen lurrak lantzen, eta hirian bizi izaten zen. Baserritar asko eta asko Donostiara etortzen ziren egun seinalatu hartan, alokairua ordaintzeko diruarekin eta kapoi pare batekin. Ordainetan, bazkari bat ematen zitzaien, eta ia beti bakailaoa zen jakietako bat.Baserritarrek hiriburuan zeudela aprobetxatuta, herrietako denda xumeetan aurkitzen ez zituzten artikuluak erosten zituzten eta, bidenabar, baserriko produkturik onenak saldu. Urteak joan urteak etorri, feria antolatu beharra zegoela ikusi zen, eta hala sortu zen Santo Tomasetakoa, Donostiako Konstituzio plazan egiten dena.

Gipuzkoako udalerrietan garraiobideak hobetu zirenean eta baserri guztietaraino pistak egin, feria ez zen gehiago beharrezko izan. Baina baserritarrak, ordurako baserriaren lur gehienen jabe eginak, tradizio zaharrari heldu zion eta jarraitu zuen Donostiara etortzen Santo Tomasetan. Eta, hala, feriak bizirik iraun du, gaur arte.

Baserritar jantziaren inguruko informazioa nahi izanez gero, sakatu:

      Audioa entzun nahi baduzu sakatu HEMEN.

      Testu informazioa irakurri nahi baduzu sakatu HEMEN.


Egun ederra igaro dezazuela!!

2011/12/19

GIPUZKOAKO BERTSOLARI TXAPELKETA

Atzo, abenduak 18, Donostiako Illunben jokatu zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final handia. Bertan 8 bertsolari aritu ziren lanean eta egia esan oso bertso ederrak entzuteko aukera izan zuten bertan bildu ziren ia 10.000 ikuslek.
Txapela edonork irabaz zezakeen baina azkenean Aitor Sarriegi beasaindarrak jantzi zuen.
Txapelik jantzi ez bazuen ere, gure ikastetxera bertsolaritzako klaseak ematera etortzen den Alaia Martinek hirugarren postua lortu zuen, beraz, guztion izenean ZORIONAK!
Honen guztiaren inguruan gehiago jakin nahi izanez gero
HEMEN sakatuz eskura dezakezue.

2011/12/16

IRAKASLE, GURASO eta IKASLEENTZAKO AUDIO INTERESGARRIAK

Atal honetan guraso eta irakasleontzako interesgarriak gerta daitezkeen zenbait audio jarri ditugu zuen eskura. Interesgarriak gertatzea espero dugu.

Hauetako edozein audio entzun ahal izateko sakatu entzun nahi duzunaren gainean eta kargatutakoan entzun ahal izango duzu.

IKASLEENTZAKO AUDIO INTERESGARRIAK

Handik eta hemendik jasotako materiala jarri nahi izan dugu zuen eskura atal honetan.
Ea baliagarri gertatzen zaizkizuen.

AUDIOAK

EUSKARAREN EGUNA 2011

euskararen-eguna.jpg

IRABAZLEA: Alain Moto (BTX-2). ZORIONAK!!!!
Aurtengoan ere iritsi da EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA ospatzeko garaia eta guk LEHIAKETA batean parte hartzeko aukera eman nahi dizugu.
2 ariketa proposatzen dizkizugu eta erantzuteko ere 2 aukera: blog honetan bertan edo paperean.
Blog honetatik bertatik erantzuteko artikuluaren azpiko "erantzunak ikusi/idatzi" atalean klik egin eta idatzi PERTSONAIAK / ESAERA ZAHARRAK eta bakoitzari dagokion zenbakiarekin batera erantzuna.
Paperezko bertsioan erantzun nahi baduzu, orria eskuratu ondoren, datuak bete eta ikastetxean jarriko den kutxan sartu.
Batean zein bestean, ez ahaztu zure datuak jartzeaz: izen-deiturak eta gela.
Erantzun zuzen guztien artean sari bat zozketatuko dugu abenduaren 3an.

1- EA GAI ZAREN IRUDIKO PERTSONAIAK IDENTIFIKATZEKO. Bakoitzaren IZEN-DEITURAK eta LANBIDEA edo EZAGUNA ZERGATIK DEN asmatu behar duzu.



2- Bete ondorengo GURUTZEGRAMA ESAERA ZAHARRAK osatuz.
Esaera zaharrak

2010-2011 IKASTURTEKO IKASLEEN LAN BATZUK

2010-2011 ikasturtean zehar ikasleek egindako zenbait lan dituzue hemen ikusgarri.
Kontutan izan power point hauek bideo eta artxibo desberdinak zituztela itsatsita eta horiek ez daude hemen eskuragarri, testua eta irudiak bakarrik igo ditugu.

DBHko 4. mailako ikasleek kirolaren inguruko hainbat gai landu zituzten modu bateratuan 3 hizkuntzetan; gaztelerako klasean txostenak aurkeztu zituzten, euskarako klaseetan ahozko azalpenak landu zituzten eta, power point, bideo eta hainbat baliabideren bitartez, gazteleraz sortutako txostenak azaldu zizkieten 1go DBHko ikasleei, ingeleseko gaian bideo eta audio muntaiak egin zituzten lan horiek ingelesez laburtuz.

Gazteleraz sortutako txostenak ikusteko: HEMEN
Power pointak ikusteko: HEMEN
AAA
1go Batxilergoko ikasleek hainbat herritako datuak jaso eta azaldu zituzten gelakideen aurrean.
1go Batxilergoko ikasleen Power pointak ikusteko: HEMEN
Ea gustuko dituzuen!!




ONGI ETORRI BLOG BERRIRA!!!

Bai, blog berria zabaldu dugu; izan ere, azken 2 ikasturteotan izan dugun bloga ez baita gehiago erabilgarri izango. http://nireblog.com itxi egin dute.
Saiatuko gara txoko berri honetan zuentzat interesgarria izan daitekeen informazioa, zuek egindako lanak eta abar argitaratzen.
Zuen iritziak espero ditugu hobetu ahal izateko.